XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. atala

JARDUKETA-EGITASMOAK

1. kapitulua

ENPRESEN PROIEKTU ERABERRITZAILEEN SUSTAPENERAKO EGITASMOA

1. artikulua. Onuradunak

Kapitulu honetan bildutako onurez hurrengook balia daitezke:

1. Berrikuntzaren bat ekar dezaketen enpresa berrien sustatzaileak izanik, hurrengo baldintzok betetzen dituzten enpresa banakoak ez diren pertsona fisikoak:

- Eskaera aurkezten duten egunean Bizkaiko Herrialde Historikoan erroldatuta egotea.

- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak ordainduta edukitzea. Baldintza hau, eskaera aurkezten denean frogatzeaz gainera, laguntza emakidatzean, betebeharra onartzean eta ordainketa egitean ere bete beharko da.

2. Berrikuntzaren bat ekar dezaketen enpresa berrien sustatzaileak diren enpresa txiki eta ertainak (PYMEak).

PYMEtzat hartuko da nortasun fisiko nahiz juridikoa duen unitatea ekonomikoa, beti ere, ondoko baldintzak betetzen badituzte:

a) Egoitza soziala eta fiskala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.

b) Ekoizpengune bat, gutxienez, Bizkaiko Lurralde Historikoan kokaturik egotea.

c) Plantilan 250 langile baino gehiago ez izatea.

d) Urteko fakturazioa sei mila eta laurehun milioi (6.400.000.000) pezetatik gorakoa, hau da, hogeita hamazortzi milioi laurehun eta hirurogeita lau mila eta zazpirehun eta hirurogeita lau koma hirurogeita zortzi (38.464.774,68) eurotik gorakoa ez izatea edo balantze orokorra lau mila eta hirurehun milioi (4.300.000.000) pezetatik gorakoa, hau da, hogeita bost milioi zortzirehun eta berrogeita hiru mila bostehun eta hogei koma berrogeita bederatzi (25.843.520,49) eurotik gorakoa ez izatea.

Bi beharkizun hauetatik nahikoa izango da bat betetzea onuraduntzat hartua izateko.

Enpresek ordainduta izan beharko dituzte dagozkien zerga-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarkoak.

Baldintza hau, eskaera aurkezten den unean frogatzeaz gainera, laguntza emakidatzean, betebeharra onartzean eta ordainketa egitean ere bete beharko da.

3. Elkartutakoentzako erabilgarritasuna izan dezaten proiektuak burutzeko asmotan eratu diren Enpresa-Elkarteak, eta irabazasmorik gabeko Erakundeak, beti ere, euren helburuak aipaturiko sektoreetarako Bizkaiko enpresen hobekuntzari zuzenean lotuta daudenean edo euren jarduerek hobekuntzan eragina badute.

Enpresa-Elkarte eta Erakunde hauek honako Artikulu honen 2. puntuan adierazten diren a, b, eta e baldintzak bete beharko dituzte.

4. Elkargo Publikoak eta Zuzenbide Publikoko Erakundek onuradun izatetik kanpo geratzen dira.

5. Eskaera egiten duen enpresak proiektuaren arduraduna, bai eta proiektua garatuko duen lantaldearena ere izango den pertsona fisiko bat izendatu beharko du.

2. artikulua. Egitate subentzionagarria. Baldintzak

1. Enpresaren proiektu eraberritzaileak subentzionatuko dira, hau da, berez ekoizkin nahiz ekoizpideetan berrikuntzaren bat sartzen duten edo bideragarritasuna antzematen zaien enpresa ekimenak, baldin eta Egitamu honen helburu nagusiei jarraitzen badiete.

2. Proiektuak, teknologiaren aldetik zein enpresaren kudeaketari dagokionez, 10. artikuluan adierazten diren eginkizunak beteko dituen BEAZ, S.A. erakunde kudeatzailearen aholkularitzapean garatuko dira.